XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) irudi horiek ikusgarri diren gauzen gorputza salatzen duen itzala bezala ageri dira, kontzientziaren desarrazoiak sortzen dituen inkontziente naturalaren fantasmak balira bezala.

Izumenaren (fearful) ikarak beti hartzen dio gaina Ameztoyrengan bere ikusmenezko kontzeptismuen formagabetasun absurdoari (ludicrous).

Eta ahalmen horrek, bistan dago, pultsoan du egoitza.

Ameztoyren pinturak eragiten duen txundimenaren lehen jatorria bere akaberaren araztasunean primitiboaren araztasunean ez ezik bere orotasuna irudikatu nahian Antzinako maisuen ezaugarria hau ere badago ere, azalera leun horren gain ezarri eta irabiatu egiten duen, eta geuri ere zirrara eragiten digun falsilla pautatua, izpiritu deszentratuarena, neurrigalduarena (wild) da, hain zuzen.

Horbelezko eskua ezkutatu eta aldi berean bertan isladatzen den beste haragizko esku bat margotuz, eremita paisaia batean gaur egungo gizonak otoitza entzunez, eta begi txiki batzuk barreguraz goiko jaunari begiratuz ageri diren leihotxo bat zabalduz, kajatan eta bidaia koadernotan gu guztionatzako zer esan ugari duten kopuru mordo bat trikimailuz gordez, sakilezko baratze bat, batean titi-erruak badira, hurrenean beren materia urtu eta satsetan behera iragazten direnak, eratuz, Ameztoy-k sentsualtasunezko bizitza luze bihurri baten ondoren penitentziaren bide zuzenera itzultzen diren pekatari horiek bezala erralitatearekiko begiraga luze oso bat bihurtzen digu, bertsio zerutiar bat infernura egindako bidaia zinikoaren erredura eta orban guztiekin.

Nahasirik datoz, eta hasieran aipatu dugun garaiz kanpokotasunezko fasera itzuliko baga berriro hemen, mundua orainik nork irudikatuko zain daukala uste duen margolari sinesterraz, sinesbera samarraren entusiasmoa, eta arima bere samin guztiekin begien aurretik igaro eta pasatzen ikusi duenaren deitorea.